XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zertaz ari hatzait, nortaz? Zer duk ikaran horrela?.

Izerdi hau nolakoa jauzi zaidan? Nolakatu naizen! Mundu bat buru barnean, zerk sarrarazten ote du? Ala gaueko indar gaizkigileen jokoa bakarrik: jendetze hori dena, kanbiakorra, osteka metatua, firrindaka bazter guzietan; iratxo andana horiek baliatzen dikek gogoaren loa.

Sar eta jartzeko enparantzan huts horretan non errealitate piska bat har baitezakete.

- Baina erradak zerk hartu hauen? - Oo ez dakinat, menturaz aments gaisto bat....

- Alta izutu nauk, badakik, ikusi bahu nola hengoen! erranen zukean jan nahi hindutela, eta hori guziarekin oraino goizeko lauak....